martes, 8 de mayo de 2007
Futbol basean irabastea baino, garrantzitsuena jokalari gazteen formakuntza egokia izaten da. Hezkuntza egoki bat izatea etorkizunean jokalari eta pertsona onak izatera heldu ahal izateko. Bideoan ikusten den bezala Bartzelonaren eta Espanyolaren arteko partidu bat da. Alevin mailako partidua izan zen. Bartzelonako jokalari batek mina hartu zuen eta Espanyoleko jokalari batek baloia bota zuen kanpora. Bartzelona ateratzerakoan bere aurrelaria ez zen konturatu eta baloia bueltatu beharrean gola sartu zuen. Bartzelonako entrenatzaileak hori ikustean ez zion bota bronka bere jokalariari baizik eta esan zien bere jokalariei gol bat usteko. Horrela gauzak berdinduta geratu ziren. Gazteetan umeak lehiatzera ikasi behar dute, baita irabasten eta galtzen jakitea ere.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario