lunes, 21 de mayo de 2007

Denboraldiaren azken partidua

Aupa! Pasadan larunbat honetan nire ume taldearen futbol txapelketa amaitu egin zen. Azken partiduan berdinketa lortu genuen (2-2). Azarotik hasita nahiko ondo ibili gara urtean zehar, ez dugu dena irabazi ezta dena galdu. Ez da txapelketa bat izan, baizik eta diputazioak antolatzen duen lehiaketa bat baita, non ez dauden klasifikaziorik ezta txapeldunik. Beraz, ez da agertzen interneten ezta egunkarietan. Nire taldea desabantailaz parte hartu du, talde asko gu baino urtebete handiagoak direlako eskola futbol txapelketa honetan eta hori ume gazteetan asko baldintzatzen du emaitza.
Ume gazteen etorkizunera begira hemen uzten ditut aurkitu ditudan artikulu batzuk gure jokalari gazteek ez zorabiatzeko. Alde batetik, ume batek bere aitari idazten dion gutun bat , non ume batek bere aitari ikusi nahi ez dion situazio batean azalduz, gero futbol munduan gurasoak hartu behar duten papera eta azkenik, eskola futbola eta lehiaketak erlazionatzen duen artikulua.

No hay comentarios: