miércoles, 30 de mayo de 2007

TXAPELKETA BURUA ORAINDIK AIREAN!!


Jaurduanaldiak aurrera joan ahala txapelketaren burua berdin jarraitzen du. Madrid Bartzelona eta Sevilla goikaldean daude. Bi jaurdunaldi geratzen dira txapelketa amaitzeko beraz emozioa oso handia da! Behetik gauzak argitzen doaz. Nastic 2.mailako taldea da eta Celta eta R.Sociedad seguraski baietz baina matematikoki aukerak dauzkate. Bina karanbola asko eman behar dira hori gerta dadin. Hemen uzten dizuet klasifikazioa jaurdunaldi 36ean. Nire iritzi pertsonalean espero dut Bartzelonak irabaztea txapelketa eta erreala ea 2.mailatik libratzen den. Asteburuko partiduak oso garrantzitsuak dira.

sábado, 26 de mayo de 2007

1. mailako egoera


kaixo!! gure herriko edo gure txapelketako futbolaz hitz egitean ezin dugu baztertu 1.maila, honek garrantzitsuena eta interesgarriena delako. Txapelketan hiru partidu faltatzen dira baina oraindik ez dago ezer seguru klasifikazioan. Goitik gauzak estu estu dabiltza eta itxaron behar dugu partiduak bukatua ahala pixkat gauzak argitzeko. Behetik berdin, Nastic izan ezik hor dauden 5 taldeak borrokatzen ari dira 2.mailara ez jaisteko. Bestetik, Marca egunkariko porran parte hartzeko aukera ematen dizuet hemendik. Amaitzeko hemen uzten dizuet asteazkenenan jokatutako Champions-eko finalaran laburpen bideo bat, Milan eta Liverpool jokatutakoa.

martes, 22 de mayo de 2007

Laudioren 3.mailako taldea

Behin nire taldearen denboraldia amaituta jarraituko dut jokalari gazteei buruzko artikuluren bat sartzen, baina gaurko honetan zentratuko dut albistea laudioko talde handian, 3.mailan dagoena. Hauek, ez dute ezer jokatzen, ezin dute ez igo ezta jaitsi, baina bere azken partidua etxean pixkat penagarria izan zen. 2-4 galdu zuten Santutxuren kontra. Klasifikazioan erdian jarraitzen dute. Espero dugu hurrengo denboraldia hobeagoa izatea!

lunes, 21 de mayo de 2007

Denboraldiaren azken partidua

Aupa! Pasadan larunbat honetan nire ume taldearen futbol txapelketa amaitu egin zen. Azken partiduan berdinketa lortu genuen (2-2). Azarotik hasita nahiko ondo ibili gara urtean zehar, ez dugu dena irabazi ezta dena galdu. Ez da txapelketa bat izan, baizik eta diputazioak antolatzen duen lehiaketa bat baita, non ez dauden klasifikaziorik ezta txapeldunik. Beraz, ez da agertzen interneten ezta egunkarietan. Nire taldea desabantailaz parte hartu du, talde asko gu baino urtebete handiagoak direlako eskola futbol txapelketa honetan eta hori ume gazteetan asko baldintzatzen du emaitza.
Ume gazteen etorkizunera begira hemen uzten ditut aurkitu ditudan artikulu batzuk gure jokalari gazteek ez zorabiatzeko. Alde batetik, ume batek bere aitari idazten dion gutun bat , non ume batek bere aitari ikusi nahi ez dion situazio batean azalduz, gero futbol munduan gurasoak hartu behar duten papera eta azkenik, eskola futbola eta lehiaketak erlazionatzen duen artikulua.

miércoles, 16 de mayo de 2007

TALDE-ARGAZKIA


Kaixo berriz! aspalditik nago saiatzen argazkia lortzen eta azkenenan lortu egin dut. Honako argazkia partidu baten aurretik izan zen. 3-1 irabazi genuen gure zelaian, San Martin izenekoa. Azken bi partiduetan, 2 etxean jokatuz, irabazi ditugu 1-0 eta 2-1. Bakarrik geratzen zaigu denboraldiko azken partidua eta larunbat honetan jokatzen dugu Gasteizen. Honako hauek dira argazkikoak: goian, ezkerretik eskuinera, Jon B., Jon S., ni (entrenatzailea), Ibon, Mikel S., Mikel D., Unai, Jorge, German (delekatua) eta Ander. Behean: Mikel C., Javi, Egoi, Mikel M. eta Koldo.

martes, 8 de mayo de 2007

Futbol basean irabastea baino, garrantzitsuena jokalari gazteen formakuntza egokia izaten da. Hezkuntza egoki bat izatea etorkizunean jokalari eta pertsona onak izatera heldu ahal izateko. Bideoan ikusten den bezala Bartzelonaren eta Espanyolaren arteko partidu bat da. Alevin mailako partidua izan zen. Bartzelonako jokalari batek mina hartu zuen eta Espanyoleko jokalari batek baloia bota zuen kanpora. Bartzelona ateratzerakoan bere aurrelaria ez zen konturatu eta baloia bueltatu beharrean gola sartu zuen. Bartzelonako entrenatzaileak hori ikustean ez zion bota bronka bere jokalariari baizik eta esan zien bere jokalariei gol bat usteko. Horrela gauzak berdinduta geratu ziren. Gazteetan umeak lehiatzera ikasi behar dute, baita irabasten eta galtzen jakitea ere.